Enpresarako Arreta
Banca Cívican egunero ahalegintzen gara bezeroei ematen diegun zerbitzua hobetzen. Horrenbestez, biziki eskertzen dizugu bururatzen zaizkizun iradokizun guztiak helaraztea, gure helburua lortzen laguntzen baitiguzu. Iradokizunak egiteko formularioa.
Hala eta guztiz ere, nahi zenuen zerbitzua ematea ez dugula lortu uste baduzu, kexa edo erreklamazio bat egiteko aukera ematen dizu Banca Cívicak. Kexa edo erreklamazio hori Bezeroaren Arretarako Zerbitzura bideratuko dugu, eta han profesional talde batek erantzungo die planteatutako egoerei.
Banca Cívicako Bezeroaren Arretarako Zerbitzuarekin kontaktatzeko bide hauek dituzu:
- Idatziz: Helburu horretarako diseinatu den inprimakia erabilita Hemen inprimatu ahal duzu.
Behin bide horiek erabili eta amaitu dituzunean, erreklamazioak egiteko Espainiako Bankuak duen zerbitzura jo ahal izango duzu. Haren posta helbidea hau da:
Banco de España
Servicio de Atención al Cliente
Calle Alcalá, 48
28014 MADRID
Banca Cívicak zure esku jartzen du “Banca Cívica taldeko bezeroaren defentsarako erregelamendua”, eta horrek erreferentziak egiten dizkio “Finantza zerbitzuen bezeroaren gardentasun eta babes araudia” izenekoari.





