Albisteak
Banca Cívicak %12,4 handitu zuen 2011n nazioarteko negozioen fakturazioa
Banca Cívicaren nazioarteko negozioak fakturazioa %12,4 hazita itxi zuen 2011ko ekitaldia. Banca Cívicak kudeatzaile espezialistak ditu bere sare guztietan, aholkuak emateko enpresei, kanpoko merkatuetan eragiketak egiteko eta, hartara, jarduera honek berekin dituen arriskuak mugatzeko, eta nazioarteko bezero eta hornitzaileengana iristea errazteko. Banca Cívicako negozio internazionaleko taldearen helburuetako bat da enpresa txiki eta ertainek esportatzeko duten ahalmena bultzatzea, hartara, nazioartekotzea ez dadin izan enpresa handien arlo esklusiboa.
Alde horretatik, kanpoko merkataritza finantzatzeko Banca Cívicak bezeroei eman ziena %38,5 handitu zen joan den urtean. Horrek esan nahi du zalantzarik gabe egin duela Espainiako enpresak nazioartekotzearen alde. Gauzatu ahal diren finantzaketa mota guztiak jartzen ditu enpresa bezeroen eskura: esportazioen aurrefinantzaketa, esportazioko aurrerakinak, nazioarteko factoringa eta confirminga, eta kreditu dokumentarioak eta bermeak jaulkitzea. Zehazki, azken horiek %37 hazi ziren joan den urtean.
Jaulkitako eta jasotako transferentzien bolumenari dagokionez, ia-ia aldaketarik gabe egon zen 2010eko bolumenarekin alderatuta, nahiz eta egoera ekonomikoa zaila den.
Azkenik, esportazioen arloan, nabarmendu behar da kanbio tasen estaldurek izandako jokaera (+%31,04), dibisa merkatuetan dagoen hegazkortasuna oinarri hartuta.
Itzuli





