Albisteak

Banca Cívicak ordaindukoen hirugarren programa erregistratu du

Banca Cívicak ordaindukoen hirugarren programa erregistratu du CNMV erakundean. Programa honen babesaren pean, ordaindukoen hurrenez hurrengo jaulkipenak egin daitezke, 5.000 milioi euro nominaleko gehieneko saldo bizi baterako, une bakoitzean.  

Imagen de noticia
16-02-2012

Ordaindukoak errenta finko sinpleko baloreak dira, deskontura jaulkiak, eta, beraz, balio nominalaren eta jaulkitzeko edo eskuratzeko prezioaren arteko aldeak erabakitzen du horien errentagarritasuna. Ordaindukoen balio nominala 1.000 eurokoa izango da, bakoitzarena, eta harpidetzeko gutxieneko zenbatekoa, 3.000 eurokoa.

Mota guztietako inbertsoreentzat da ordaindukoen programa hau, bai kualifikatuentzat, bai eta txikizkakoentzat ere. Aurreko programekin alderatuta, berrikuntza nagusi hau du: aukera ematen du ordaindukoak jaulkitzeko 3 egunetik 760 egunera (25 hilabete) doan epe batean, eta, hortaz, inbertsorearen premietara gehiago egokitzen diren jaulkipenak egiteko bidea ematen du.

Errenta Finkoko Bigarren mailako Merkatuan (AIAF) kotizatuko dute ordaindukoek, eta une bakoitzean merkatuan dauden prezioek ezarriko dituzte horien interes tasak. Modu gehigarrian, eta jaulkitako ordaindukoen harpidetzaileentzako likidezia mekanismo bat ezartze aldera, likidezia kontratu bat formalizatu da, ordain batekin, programa honen pean jaulkitako ordaindukoei likidezia emateko.

Ordaindukoen programa berri honen bidez, Banca Cívicak zabalik ditu errenta finkoko baloreak jaulkitzeko lerro guztiak, erakundearen handizkako eta txikizkako inbertsoreentzat.


Itzuli