Albisteak

Nafarroako Kutxa Banca Cívicako bezeroek 12,5 tona elikagai eman dizkiete Nafarroan premia gorrian dauden familiei

Nafarroako Kutxa Banca Cívicako bezeroek guztira 12,5 tona jan-edan eman dizkiote Elikagaien Bankuari; fundazio horren kalkuluen arabera, 40 familia (4 lagunekoak) urte batez elikatzeko adina.

Imagen de noticia
20-02-2012

Horixe da joan den urtarrilean Nafarroako Kutxak Foru Komunitateko 175 bulegoetan bultzatu zuen kanpainaren emaitza. Kanpainak oso harrera ona izan zuen bezeroen artean, eta Nafarroan premia gorrian dauden familientzako dirua edo jan-edanak emanda erantzun zuten.

Erantzun bikaina izan duen elkartasun kanpaina

Nafarroako Kutxako bezeroek emandako 8.000 euroak (775 dohain edo emaitzaren bidez) helarazi dizkio Nafarroako Kutxa Fundazioko zuzendari Rosa Jasok Nafarroako Elikagaien Bankua Fundazioko presidente Carlos Almagrori. Zehazki, 10, 20 eta 30 euroko ekarpenak egin zituzten bezeroek, eta, hartara, oinarrizko elikagaien 10.500 kilogramo erosi ahal izango dira. Kantitate horri, gainera, gehitu behar zaizkio produktuetan eman dituzten 2.000 kilogramoak (arroza, pasta, lekaleak, olioa eta abar). Horrenbestez, elkartasun kanpaina honetan lortutako kantitate osoa 12.500 kilogramokoa da.

Elikagaien Bankuak egindako kalkuluen arabera, 12.500 kilogramo horiek 40 familia (4 lagunekoak) urte batez elikatzeko behar dena da. Zalantzarik gabe, krisialdi ekonomiko larriaren ondorioz Nafarroako pertsona askoren premia gorriko egoera arintzen lagunduko du.


Itzuli