Eredu aurrendaria
Badakizu zergatik den Banca Cívica gainerakoetatik desberdina den finantza erakundea; banku gardena eta parte-hartzailea garelako. Hain zuzen ere, gure bezeroekin jokatzeko modu horrek negozio eredu aurrendaria diseinatzea ekarri du, win-win sisteman oinarritua; hartara, eredu horren arabera, guk irabazten dugu eta bai gure aliatuek ere, gizarte erakundeek.
Finantza produktuak eta zerbitzuak kontratatuta, bezero bakoitzak aukeratzen duen gizarte erakundeari eta proiektuari on egiteko aukera dauka. Gizarte erakundeen kasuan, haien proiektuak finantzatzeko aukera da, eta, horrenbestez, mobilizatu egiten dira beren ingurukoek (bazkideak, senitartekoak…) Banca Cívicarekin lan egin dezaten eta beren kausekin bat egin dezaten lortzeko.
Gizarte erakundeei eta haien ingurukoei komeni zaie Banca Cívicarekin lan egitea: zenbat eta handiagoa izan haien lotura erakundearekin, zenbat eta produktu eta zerbitzu gehiago izan kontratatuta, orduan eta diru gehiago lortzen dute gizarte proiektuetarako.
Negozio eredu hori bultzatzeko asmoarekin, Cívica Sareak sortu dugu, talde osoan 6.000 gizarte erakunde baino gehiago kudeatzen dituen unitate espezializatua. Oraingoz, 169 finantza aholkulari arduratzen dira gizarte erakundeei bezeroak Banca Cívicara erakartzen laguntzeaz, hartara, baliabideak lortzeko beren gizarte kausetarako, Banca Cívicak beren esku jartzen dituen tresna guztien bidez.





