Kronologia
2011
Ekainak 30. Banca Cívicako lehendakarikide Enrique Goñik eta Antonio Pulidok Banca Cívicaren road show prozesua hasi zuten Madrilgo Burtsan.
Ekainak 29. Banca Cívicaren akzioak negoziaziora onartzeko eskaintza publikoaren informazio liburuxka CNMV erakundean inskribatu zen.
Ekainak 29. Nafarroako Kutxa, Cajasol, CajaCanarias eta Caja de Burgos kutxen negozioen segregazioa inskribatu zen Banca Cívica, S.A. erakundearen alde, merkataritza erregistroan.
Ekainak 13. Batzar Nagusiak hitzartu zuen Banca Cívica, S.A. balore burtsetan negoziaziora onartzeko eskatzea.
Maiatzak 19. Batzar Nagusiak onartu zuen Nafarroako Kutxa, Cajasol, CajaCanarias eta Caja de Burgos kutxen negozioen segregrazioa Banca Cívica, S.A. erakundearen alde.
Maiatzak 13. Banca Cívicak 28 milioi euro banatu zituen bere bezeroek aukeratutako gizarte erakundeen artean.
Maiatzak 4. Banca Cívicak AFI eta N+1 erakundeen laguntza izatea hitzartu zuen, finantza aholkulari eta inbertsio banku moduan, hurrenez hurren.
Apirilak 24. Morgan Stanley izendatu zuen joint-bookrunner gisa, burtsara ateratzeko prozesuan.
Apirilak 14. Banca Cívica ospe korporatibo onenetakoa duen erakundeen artean kokatu zuen Merco txostenak.
Apirilak 14. Taldeak I Biltzar Komertziala egin zuen.
Apirilak 13. I. Viálogos Enpresa Forua egin zuen, eta 300 enpresarik baino gehiagok parte hartu zuten.
Apirilak 5. Banca Cívicak martxan jarri zuen inbertsio fondoen kudeatzailea.
Otsailak 23. Banca Cívicak erabaki zuen Credit Suisse bankua koordinatzaile global bakarra izatea burtsara ateratzeko prozesuan.
Otsailak 18. Banca Cívicak antolaketaren egitura aurkeztu zuen, merkatuetara egokitutakoa.
Otsailak 10. Banca Cívicako Administrazio Kontseilua eratu zen, Cajasoletik zetozen kontseilari berriak sartuta.
Otsailak 8. Taldeko lehendakarikideek, Enrique Goñik eta Antonio Pulidok, erakundearen ildo estrategiko nagusiak aurkeztu zituzten.
Urtarrilak 26. Bankuak gaitasun operatiboa zuen bezero propioak egiteko.
Urtarrilak 19. Banca Cívica izan zen Basilea III araudiari egokitutako lehentasunezko partaidetzak jaulkitzen lehen finantza erakundea.
Urtarrilak 10. Enpresei arreta egiteko bulegoak inauguratu zituen Banca Cívicak Logroñon, Zaragozan, Cerdanyolan, Alcalán eta Alcobendasen.
2010
Abenduak 30. Banca Cívicak bat egin zuen emakumeen enpoderamendua bultzatzeko Nazio Batuen printzipioekin.
Abenduak 29. Banca Cívicak bere burua aurkeztu zuen erakunde inbertsoreen aurrean, Londresen.
Abenduak 27. Cajasolen Batzar Nagusiak Banca Cívica taldean integratzea onartu zuen. Egun batzuk lehenago gainerako batzar nagusiek egin zuten eta Espainiako Bankuak.
Abenduak 23. Banca Cívicak lan akordioa sinatu zuen Cajasolen gehitzearekin.
Abenduak 16. Bulegoen itxura aldatzen hasi zen Banca Cívica.
Abenduak 10. Banca Cívicako Batzar Nagusiak Cajasol Taldean sartzea onartu zuen.
Azaroak 23. Banca Cívicak Nazio Batuen Munduko Hitzarmenaren gaineko konpromisoa hartu zuen.
Azaroak 19. Cajasolek bat egin zuen taldearekin, integratze protokolo bat sinatuta. Berriro zehaztu zituzten taldeko partaidetzak edo kuotak.
Azaroak 11. Banca Cívicako bezeroak oinarrizko eragiketak egiten hasi ziren hiru kutxek eremu komunean zituzten bulegoetako edozeinetan.
Azaroak 2. Banca Cívicak aditzera eman zuen jendaurrean Gizarte Erantzukizunaren Adierazleen Koadro Nagusia.
Urriak 25. Banca Cívicak aurreneko Elkargunea egin zuen, Madrilen, eta 25.000 lagunek parte hartu zuten.
Urriak 22. Banca Cívicak 135 milioi euroko etekinak lortu zituen urteko hirugarren hiruhilekoan.
Uztailak 30. Fitch agentziaren A- kalifikazioa jaso zuen Banca Cívicak, kutxen talde bati emandako aurreneko ratinga. Artean, talde bakar batek ere ez zuen lortu rating altuagoa.
Uztailak 29. Taldeak iragarri zuen urtearen lehen seihilekoan ehun milioi euro inguruko etekinak izango zituela.
Ekainak 30. Banca Cívicak lehen Administrazio Kontseilua egin zuen.
Ekainak 18. Espainiako Bankuaren erregistroan izena eman zuen Taldeak, eta, beraz, une horretatik aurrera kreditu erakunde gisa aritzeko ahalmen osoa izan zuen. Gainera, Espainian eragiketak egiten hasi zen lehen banku-SIPa izan zen eta Bankuen Moldaketa Ordenaturako Funtsera (FROB) jotzeko premiarik izan ez zuen bakarra..
Ekainak 9. Taldea osatzen zuten hiru erakundeek Banca Cívica eratzeko eskriturak izenpetu zituzten.
Ekainak 8. Banca Cívicaren aurreneko bulegoa ireki zuten Ameriketako Estatu Batuetan, Washingtonen.
Ekainak 7. Ekonomia Ministerioak eta Gaztela eta Leongo Juntak oniritzia eman zioten Taldeari.
Maiatzak 27. Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiak integratzearen aldeko iritzia eman zuen, eta, ondorioz, banku baimena lortu zuen lehenbiziko SIPa izan zen Banca Cívica.
Maiatzak 21. Banca Cívicaren emaitza erantsiak aurkeztu zituzten. Taldeak %16 handitu zituen bere baliabideak, 3.950 milioi arte, urtearen lehen hiruhilekoan.
Maiatzak 14. Taldeari komuna zitzaion aurreneko ekintza komertziala jarri zuten martxan: saltoki berriak erakartzeko kanpaina.
Maiatzak 13. Banca Cívicaren korporazio marka eta nortasuna aurkeztu zuten.
Maiatzak 12. Espainiako Bankuak oniritzi ofiziala eman zion eragiketari.
Apirilak 29. Banca Cívica taldeko lan akordioari jarraipena egiteko batzordea eratu zuten.
Apirilak 19. Banca Cívica taldearen antolaketa egitura aurkeztu zuten.
Apirilak 9. ‘International Advisory Board’ izenekoa sortu zuten, Banca Cívicari nazioartean garatzen laguntzeko asmoarekin.
Apirilak 7. Banca Cívica taldearen kontratua sinatu zuten. Banca Cívicaren hazkunde planak etekina bultzatuko du 2013an 565 milioi eurotaraino.
Martxoak 27. Hiru aurrezki kutxen batzar nagusiek Banca Cívican integratzea onetsi zuten.
Martxoak 24. Lan akordioa izenpetu eta Taldearen egoitza nagusia Madrilen egongo dela iragarri zuten.
Martxoak 9. Nafarroako Kutxa, CajaCanarias eta Caja de Burgosko kontseiluek Banca Cívica taldea sortzeko oniritzia eman zuten. Hiru kutxen aktiboen batura 58.000 milioi eurokoa zen.
Urtarrilak 27. Taldeko sozietate nagusiko langileentzat protokolo bat negoziatu behar zuen lan mahaia jarri zuten martxan.
Urtarrilak 20. Banca Cívica taldeko akziodunen banaketa zehaztu zuten.
Urtarrilak 19. Zuzendaritzako goi kargudunak nor izango ziren erabaki zuten, eta Enrique Goñi lehendakari exekutiboa izango zela.
Urtarrilak 15. Espainiako Bankuan Banca Cívica taldea izenekoaren integrazio plan estrategikoa aurkeztu zuten.
2009
Abenduak 18. Caja de Burgos sartu egin zen integratze prozesuan.
Urriak 7. Nafarroako Kutxak eta CajaCanariasek iragarri zuten negozioak integratzeko eredu baten akordioa lortu eta talde ekonomiko bat eratu behar zutela.





