Magnitude nagusiak
Espainiako finantzen sistema sektore horretan bizitzen ari den sendotze prozesuaren barnean, eskualdeen arteko aurreneko ekimena izan zen Banca Cívica taldea sortzea eta sektore horretan aurreratuen dagoen eragiketa da.
Banku bat da taldearen burua, Banca Cívica, eta horretan akzioak edo kuotak dituzte Nafarroako Kutxak (%29,1), Cajasolek (%29,1), CajaCanariasek (%21,3) eta Caja de Burgosek (%20,5). Egoitza operatiboa Madrilen kokatu dute, eta egoitza soziala, Sevillan. (*)
Eredu horren arabera, aurrezki kutxa bakoitzak bere izaera juridikoari eusten dio, bere gizarte ekintzaren kudeaketari, markari eta sare komertzialen kudeaketari lurralde naturaletan. Lau kutxek eutsi egiten diote jatorrizko eremuak ekonomikoki, sozialki eta instituzionalki garatzeko konpromiso handiari.
Taldeko 8.860 langileak Espainiako 35 probintziatan banatuta daude, probintzia horietan Banca Cívica taldeak 1.442 bulego ditu, eta horien bidez hiru milio eta erdibezerori baino gehiagori ematen die zerbitzua. (*)
Egungo eraketaren arabera, Banca Cívica taldea espainiako hamargarren finantza erakundea da, 71.778 milioi euroko aktiboekin. Kredituen zorroa 49.849 milioi eurokoa da; Core Capitala, %8,10ekoa –Basilea III akordioak exijitutako minimoen gainetik dago–; Tier 1a, %10,05ekoa; kaudimena, %12,24koa; eta berandutze indizea, %5,12koa. (*)
(*) 2011/03/31





