RSC txostenak
Banca Cívican, Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin bat egiten dugu estrategiaren elementu nagusi eta bereizgarri gisa, eta, horregatik, funtsezkoa da guretzat iraunkortasunaren arlo guztietan (gizartea, ingurumena eta ekonomia-finantzak) gure konpainiak egiten duen lanaren berri zorroztasun teknikoarekin ematea. Hori dela-eta, aurrezki kutxen integrazio prozesutik datorren lehen bankua gara 2010eko RSC Txostena argitara ematen. Hain zuzen, txosten hori egin da nazioarteko estandar zorrotzenen arabera, gardentasunari, informazioaren osotasunari (Global Reporting Initiativeren 3.1 Gidaliburua aplikatzeko maila handiena) eta bai interes taldeak barne hartzeari dagokionez ere (Accountabilityren AA1000 Assurance Estandar 2008 araua).
Txosten honen helburua da informazio kuantitatiboa eta kualitatiboa ematea, bai gure interes talde guztiei, bai eta RSCaren arloan jardutea kontuan izan beharreko aldagaia duten profesionalei ere (analistak, inbertsoreak, hedabideak).
Banca Cívicak ingurumenean duen eragina minimizatzeko konpromisoarekin kontsekuente garenez, txostenaren aurkezpena euskarri digitalean baino ez dugu egingo.
Dokumentu hauek kontsultatu eta behera kargatu ahal dituzu:
- 2010eko RSC Txostena (6.53Mb)
- 2010eko RSC laburpen exekutiboa (5Mb)
Lagundu hobetzen! Ebaluatu txostenaren edukia formulario hau beteta, eta kontatu Banca Cívicaren RSC informazioaz zer espero duzun.





