Parte-hartzailea
Banca Cívican gure bezeroen balioei eman beharreko erantzuna itxuratzen ari gara, eta bai gizartean duten botereaz kontzientzia harrarazteari eman beharrekoa ere. Bidezkoagoa, aktiboagoa, arduratsuagoa den gizartea eraikitzen lagundu nahi dugu. Baina, batez ere, uste dugu gure bezeroek eskubidea dutela nahi duten gizartea sortzeko, aktiboki parte hartzeko haren diseinuan. Horregatik, finantza produktuak eta zerbitzuak kontratatuta, zein gizarte proiekturi on egin nahi dion aukeratzen du bezero bakoitzak.
Milaka gizarte erakundek eskatu diete laguntza gure bezeroei. Proiektuak aurkeztu dituzte Banca Cívican, eta mobilizatu egiten dira beren ingurukoak gugana etortzea lortzeko. Era berean, herritarrek aukera dute finantzatu nahi duten gobernuz kanpoko erakundea edo gizarte proiektua aukeratzeko eta zehatz-mehatz dakite zenbat diru ematen dieten haiei.
Honela jartzen da martxan Banca Cívica, honela funtzionatzen du gure negozio ereduak: boterea ematen diegu herritarrei eta, aldi berean, milaka gizarte proiektu sustatzen laguntzen dugu, gizarte hobea eraikitzen.
Gure gizabidezko balio berberak dituzten pertsonak gustatzen zaizkigu. Haien konplizeak gara. Eta haiek, gure aliatuak.





