Albisteak

Banca Cívicak higiezinen ataria jarri du abian; deskontu handiak ditu

Banca Cívicak higiezinen atari bat jarri du abian –banclic.es–; ia 2.800 higiezinen datuak biltzen dira bertan, deskontuak eta guzti –%70koak dira batzuetan–. Atari horrekin, entitateak esleitutako higiezin zorroa murriztu nahi du, baita sustatzaileen arriskua dibertsifikatu ere; gainera, higiezinen merkatua bultzatu eta bezeroei finantzazioa eskaintzen jarraituko du.

Imagen de noticia
24-01-2012

Erosteko edo alokatzeko higiezinak aurki daitezke banclic.es atarian (erosketa-eskubidea duten alokairuak barne), Espainia osoko 29 probintziatakoak. Nabigazioa errazten duen bilatzaile dinamiko bat erabiliz, erabiltzaileek interesatzen zaien higiezin mota aukera dezakete (etxebizitza, garajea, lokala, nabea, bulegoa...), bai eta horien baldintzak eta ezaugarriak ere.

Operazioaren esperientzia osoa eskaintzeko moduan diseinatu da ataria; beraz, higiezin bat lortzeko interesa duen edozein pertsonak Banca Cívicarekin hitzartu dezakeen hipotekaren kalkulu erreala egin, hori inprimatu, eta eskuan duela entitatearen bulego batera joan daiteke finantzazioa eskatzera.

Banca Cívicak hipoteka-mailegu berezi bat du bere higiezinetarako, honako baldintza hauek dituena: etxebizitzaren prezioaren %100 arteraino 40 urte arteko epearekin; %2,50eko interesa lehen urtean; eta gainerako epean Euribor+%0,75 batera irits daitekeen interesa, bezeroak entitatearekin duen harremanaren arabera.

Hipotekaren simulagailuak, gainera, informazio osoa eskaintzen die bezeroei: hipotekaren gastuak, salerosketaren operazioaren gastuak eta fiskalitatea. Gainera, banclic.es atarian etxebizitzari lotutako beste produktu batzuk ere kontsulta daitezke, esaterako, Banca Cívicaren etxe-asegurua.

Asteko zortzi eskaintzak

Zazpi egunetik behin, Banca Cívicak higiezin nabarmenenak eta erabiltzaileei gehien interesatzen zaizkienak hautatu eta euren prezioa jaitsiko du; “Asteko eskaintzak” atalean sartuko ditu. Modulu horren edukia astero aldatuko da.

Webgune horren bitartez, erabiltzaileek aukera asko dituzte, honako hauek besteak beste: higiezinen alderaketak egin interesatzen zaienaren gaineko ikuspegi orokorra izateko; gustukoen dituzten aukeren gaineko jarraipenak egin (mugimenduak prezioan, salmenta, eta abar); alertak markatu abisuak jasotzeko; gustukoen dituzten aukerak nabarmendu; eta saltzaileekin harremanetan jarri.

Zehazki, Banca Cívicaren higiezinen atariak hiri hauetako higiezinak eskaintzen ditu: Araba, Almería, Ávila, Bartzelona, Burgos, Cádiz, Ciudad Real, Kordoba, Cuenca, Girona, Granada, Guadalajara, Huelva, Huesca, Jaén, Madril, Málaga, Nafarroa, Palentzia, Las Palmas, Errioxa, Santa Cruz Tenerifekoa, Sevilla, Tarragona, Toledo, Valentzia, Valladolid, Bizkaia eta Zaragoza.


Itzuli