Albisteak

Banca Cívicak ICOko finantzazio-lerro guztiak jarri ditu bere bezeroen esku

Banca Cívicak bat egin du Kreditu Ofizialeko Institutuak (ICO) 2012ko ekitaldi honetarako diseinatu dituen lerro guztiekin. Horren ondorioz, bere bezeroen esku jarriko du lerro horiek eskainitako finantzazioa, eskainitako baldintza, muga eta epeekin. Nahiz eta ICOren ardura den finantzazio-lerro horiek abian jartzea, Banca Cívicak bere gain hartzen du operazioen arrisku osoa.

Imagen de noticia
24-01-2012

Honako hauek dira ICOk aurten abiarazitako finantzazio-lerroak: Inbertsioa, Nazioartea, Enpresa garapena, Likidezia eta Etxebizitza. Autonomoek, enpresek, entitate publikoek eta pribatuek, fundazioek, GKEek eta administrazio publikoak balia ditzake finantzazio berezi horien onurak. Pertsona partikularrek eta etxebizitza-jabeen elkarteek ICO Etxebizitza lerroa baino ezin dute erabili; eraikinak zaharberritzeko proiektuak ditu barne.

Inbertsio eta Likidezia lerroak erabilgarri daude jada Banca Cívicako edozein bulegotan. Gainerakoak datorren urtarrilaren 27tik aurrera, ostirala, kontratatu daitezke.

Kreditu Ofizialeko Institutua enpresa-entitate publiko bat da, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari atxikia dagoena; Espainiako enpresen hazkundea eta inbertsio-proiektuak bultzatzen ditu, batez ere, beren garrantzia sozial, kultural, berritzaile edo ekologikoarengatik lehentasunezko arreta merezi duten sektoreetako enpresenak. Zehatz-mehatz, honako hauek bultzatu nahi ditu ICOko finantzazioak: zinema-industria edo garraioa bezalako sektoreak, berrikuntza teknologikoko proiektuak, energia berriztagarriak, eta gure enpresek atzerrian duten presentzia.


Itzuli