Albisteak
Banca Cívicako bezeroak indar handiz hasi dira onlineko bankaren esparruan
Banca Cívicako bezeroak indar handiz hasi dira banka mugikorra erabiltzen eta entitatearekin sare sozialen bidez elkarrizketak izaten. Banca Cívicak Interneten duen erreferentziako postua mantentzen du bertan duen presentziagatik eta Facebook, Twitter eta beste sare batzuen bidez erabiltzaileei eskainitako zerbitzuengatik; gainera, bezeroek gero eta gehiago erabiltzen dute bere banka mugikorra, joan den urtean %222 hazi baitzen hori erabiltzen duten pertsonen kopurua.
Banca Cívicak, batez beste, bere bezeroen berrogei kontsulta izaten ditu astean sare sozialetan –bai publikoetan, bai pribatuetan– erabilgarri dituen kanal guztien bidez. Twitterren aitzindaria izan zen sare hori komunikaziorako eta bezeroen arretarako kanal gisa erabiltzen (2007ko urria), eta dagoeneko 7.275 jarraitzaile ditu entitatearen kontu korporatiboetan, eta 8.000tik gora tweet argitaratu ditu.
Beste sare batzuetan, Facebooken, esaterako, 8.048 pertsonak agertu dute entitatearen gaurkotasuna jarraitzeko eta berarekin elkarrizketak izateko interesa. Flickr eta YourTube kanaletan ere badago Banca Cívica, eta bertan multimediako edukiak jartzen ditu bezeroen eta bezero ez direnen esku; bestalde, bere gunea estreinatu du duela gutxi Google+ kanalean.
Esparru finantzario hutsean, bezeroen herenetik gora erregistratuta dago eta bankuaren onlineko banka erabiltzen du. Guztira, 1,2 milioi pertsona, duela urtebete baino %14,8 gehiago. Gainera, horiek egindako eragiketa kopurua %18,6 hazi zen –202,5 milioi baino gehiago izan ziren–. Merkataritza elektronikoko eragiketak, esaterako, izugarri hazi ziren (%195,6 baino gehiago).
Banka mugikorra azkena izan da Banca Cívicako plataforma finantzarioetara iristen, baina indarrez hasi da, ia 25.000 pertsonak erabiltzen baitute – iaz baino %221 gehiago–.
Itzuli





