Albisteak

Banca Cívicako bezeroen herenak ez du kontuen eta txartelen komisiorik ordainduko

Hiru bezeroetatik bati kontuen eta txartelen komisioak kendu dizkio Banca Cívicak. Erabaki horren bidez, bere bezero fidelenen lotura saritu nahi izan du entitateak, eta horrela islatu du talde osoarentzat zehaztu duen tarifa-hobarien politikan. Gainera, kontu eta txartelengatik ordaintzen dituen komisioak kentzen ahal ditu edozein bezerok entitatearekin duen lotura handituz.

Imagen de noticia
17-10-2011

Tarifa berriekin, ondokoak dituzten kontuen titularrek ez dute inolako administrazio- eta mantentze-kuotarik ordainduko: nomina helbideratuak, langabezia-prestazioa, pentsioa edo autonomo-ordainagiria, baldin eta batez besteko saldoa 300 euro baino gehiago bada. Gazte-kontuaren eta haur-kontuaren titularrek ere ez dute aipatutako kuotarik ordainduko. Halaber, aurreko betebeharrik ere betetzen ezean, bere kontuan 5.000 eurotik gorako saldoa batez bestean duten bezeroek ere ez dute ordainduko.

Era berean, ondokoak helbideratuta dituzten kontuek ez dute inolako jaulkitze- edo mantentze-kuotarik ere ordainduko kreditu- eta zor-txarteletan: nomina, langabezia-prestazioa, autonomo-ordainagiria edo pentsioa, baldin eta seihileko epean 1.800 eurotik gorako ordainketak egiten badituzte saltokietan (900 pentsiodunentzat). Gazte-kontuaren titularrek ez dute zor-txartelen inolako kuotarik ordaintzen.

Banca Cívicaren akziodunek abantaila eta hobari bereziak izanen dituzte, eta banka elektronikotik eragiketak egiten dituzten bezeroek doako zerbitzuak edo deskontu nabariak ere izaten dituzte.


Itzuli