Albisteak
Nekazariek Banca Cívicarekin finantzatu ahalko dituzte beren inbertsioak, baita euren uzten aurrerapenak eta diru-laguntzak lortu ere
Nekazaritzako Politika Bateratuaren diru-laguntzen hurrengo kanpainaren harira, Banca Cívicak nekazaritzako sektoreari laguntzeko lerroarekin jarraitzen du, baita nekazarien inbertsioak finantzatzeko konpromisoarekin ere. Entitateak nekazaritzako finantzazioko produktuen lerro bat plazaratu du; partikularrentzat da, eta honako helburu hauek ditu: zirkulatzailearen beharra asetzea, makinerian edo ibilgetuetan egindako inbertsioa finantzatzea, eta hurrengo hilabeteetan nekazariek jasoko dituzten laguntzak aurreratzea.
Lerro horren barne dago 100.000 euro arteko kreditua duen kontu korronte bat –urtebeteko epearekin–; hori oso erabilgarria izan daiteke bezeroek aldian behin eta epe laburrera duten finantzazio-beharrak asetzeko; izan ere, kreditu osoa dute erabilgarri, baina soilik erabilitako zenbatekoaren interesak ordaintzen dituzte.
Halaber, Banca Cívica prest dago uzten etekinak eta Europar Batasunak konprometitutako nekazaritza-laguntzak aurreratzeko. Lehen kasuan, Uztaren Aurrerapena maileguak uztaren balorazioaren %70 arteraino finantzatzen du, eta Nekazaritzako Laguntzak maileguak Bruselak emandako diru-laguntzaren %100 arteraino aurreratzen du.
Entitate horrek bi mailegu ere prestatu ditu ibilgetuetan egin beharreko inbertsioetarako, hau da, lurrak eskuratzeko, edo nekazaritzako lur-sailak, abeltzaintzako ustiategiak edo ekoizpenerako nekazaritza-higiezinak hobetzeko. Alde batetik, bezeroek beren inbertsioaren balioaren %80 arteraino finantzatu ahalko dute, 6 urteko epemugarekin. Edo, bestela, %60ko maximo bat 15 urteko epemugarekin.
Otsailean hasiko da Nekazaritzako Politika Bateratuaren diru-laguntzen eta ordainketa bakarreko erregimenaren kanpaina berria, eta apirilaren 30a arte zabalduko da. Banca Cívicaren sareko edozein bulegotan egin daiteke diru-laguntza horien tramitazioa.
Itzuli





