Ageriko aurrezki kontua
Zure aurrezkiak edukitzeko tokirik onena, zure lasaitasunerako, ezusteko baterako edo, besterik gabe, ametsak egia betetzeko. Kontsultatzen eta kudeatzean erraza.
- Aurrezkiak eroso kontsultatzea eta kudeatzea, Banca Cívicaren bulegoetan edo eguneko 24 orduetan gure kutxazainen sare zabalean, eta, inora joaten astirik galdu gabe, gure banku elektronikoan eta telefono bidezko bankuan.
- Zure dirua erabilgarri eduki ahal izatea edozein unetan.
- Zure dirua seguru egotea.
- Kontua eguneko 24 orduetan eskuragarri izatea.
Zure kontuarekin bizimodua erraztuko dizuten hainbat eta hainbat produktu eta zerbitzu izango dituzu eskura:
- Zor txartela
- Kreditu txartela
- Ordainagiriak helbideratzea
- Zordunketak eta ordainketak kontrolatzea
- Banku elektronikoa
Ordainketa
- Interes hartzekodunak: %0,01 nominala
- Gutxieneko kostua gehieneko zerbitzua lortzeko
- Administrazio komisioa: 0,20 euro idazpen bakoitzeko (hauek izan ezik: txekeen zordunketak, eskudirutan sartzea, bankuak berak eragindako idazpenak likidazioetan eta komisioen zordunketetan, eta 12 idazpen hiruhileko bakoitzean)
- Mantentze komisioa: 6 € hiruhilekoan
Aurrezkiaren etekintzat jotzen dira sortutako interesak eta zerga atxikipena dute, indarrean dagoen zerga araudiaren arabera.
*Zerga informazio hau orientagarria da Estatuko araudiaren arabera. Beraz, kontsultatu gure aholkulariekin zure kasu partikularra.
Zenbatean behin ordaintzen dira interesak?
3 hilean behin.
Nola izan dezaket dirua erabilgarri?
Txartela erabilita gure kutxazainen sare zabalean, eguneko 24 orduetan, eta, libreta erabilita, Banca Cívicaren zure bulegoan.
Kontuak titular bat baino gehiago izan dezake?
Bai, behar diren guztiak.
Titular bat baino gehiago badago, zenbat lagunek esku hartu behar dute dirua ateratzeko?
Kontua irekitzeko kontratuan ezarri denaren araberakoa da hori: edo bakar batek, edo zenbaitek, edo denek.
Gehiago ikusi Aurrezki kontuak
-
Aurrezki arrunteko kontua da, transakzio asko egiten dituzten bezero partikularrentzat edo enpresentzat ezin hobea. Ordainagiri guztiak helbideratu daitezke bertan, eskudirua izan daiteke txeketegi bati edo txartelei esker, eta traspasoak eta transferentziak egin daitezke.
-
Kontu honen bidez, neska-mutikoek aurreztea zer den ikasiko dute, eta bai ametsak betetzean aurrezteak zenbaterainoko garrantzia duen ere.





