Kontu korrontea

Aurrezki arrunteko kontua da, transakzio asko egiten dituzten bezero partikularrentzat edo enpresentzat ezin hobea. Ordainagiri guztiak helbideratu daitezke bertan, eskudirua izan daiteke txeketegi bati edo txartelei esker, eta traspasoak eta transferentziak egin daitezke.

Kontu korrontea
Banca Cívica Banca Cívica
Gustatuko zaizu
  • Dirua erabilgarri izatea berehala eta eragiketa mota guztiak egiteko aukera izatea.
  • Ordainagiri guztiak helbideratzea. Dauden mugimenduen gaineko argibideak emango dizkizugu, laburpenen bidez.
  • Kontua eroso kudeatu ahal izatea, edozein ordutan, edo banku elektronikoaren bidez, edo telefono bidezko bankuaren bidez.
Abantailak: 
  • Dirua eguneko 24 orduetan eskuragarri izatea.
  • Zordunketak eta ordainketak helbideratuta, askoz ere abantaila gehiago lortuko duzu.


Zure kontuarekin bizimodua erraztuko dizuten hainbat eta hainbat produktu eta zerbitzu izango dituzu eskura:

  • Zor txartela
  • Kreditu txartela
  • Ordainagiriak helbideratzea
  • Kontsumo mailegua
  • Banku elektronikoa

Ordainketa

  • Interes hartzekodunak: %0,01 nominala
  • Gutxieneko kostua gehieneko zerbitzua lortzeko
  • Administrazio komisioa: 0,20 euro idazpen bakoitzeko (hauek izan ezik: txekeen zordunketak, eskudirutan sartzea, bankuak berak eragindako idazpenak likidazioetan eta komisioen zordunketetan, eta 12 idazpen hiruhileko bakoitzean)
  • Mantentze komisioa: 6 € hiruhilekoan

Aurrezkiaren etekintzat jotzen dira sortutako interesak eta zerga atxikipena dute, indarrean dagoen zerga araudiaren arabera.

*Zerga informazio hau orientagarria da Estatuko araudiaren arabera. Beraz, kontsultatu gure aholkulariekin zure kasu partikularra.


Zenbatean behin ordaintzen dira interesak?
3 hilean behin.

Zenbatean behin ematen dizkit kontuan izandako mugimenduei buruzko argibideak?
Hasiera batean, 12 eragiketa egiten diren bakoitzean. Dena den, gure banku elektronikoan kontsultatu ditzakezu, nahi duzun bakoitzean.

Nola izan dezaket dirua erabilgarri?
Txeketegiaren edo txartelen bidez.

Txeketegia eskatu egin behar dut edo bidali egingo didate?
Eskatu egin behar duzu, banku elektronikoan, telefono bidezko bankuan edo Banca Cívicaren zure bulegoan.

Kontuak titular bat baino gehiago izan dezake?
Bai, behar diren guztiak.

Titular bat baino gehiago badago, zenbat lagunek esku hartu behar dute dirua ateratzeko?
Kontua irekitzeko kontratuan ezarri denaren araberakoa da hori: edo bakar batek, edo zenbaitek, edo denek.


Gehiago ikusi Aurrezki kontuak