Etxebizitza hipoteka
Etxebizitza erostea erraztu nahi dizugu Banca Cívican, eta horregatik jartzen dugu zure esku Etxebizitza hipoteka.
- Finantza baldintza bikainak izango dituzulako eta etxebizitza erosteko behar dituzun aholku guztiak izango dituzulako.
- Hipoteka mistoa da, eta aurreneko bost urteetan interes tasa finkoa du.
- Lasaitasuna ematen dizu ordaintzeko orduan, aurreneko urteetan kuota berbera baita.
Hipoteka misto bat jartzen dugu zure esku, maileguaren aurreneko bost urteetan finko dagoen interes tasa duena. Ondoren, hileko kuota merkatuaren joeretara egokituko da urtero, maileguaren epea aldatu gabe. Horrenbestez, lehenbiziko urteetan kuota berbera ordaintzeko lasaitasuna izan nahi baduzu eta interes tasen hobekuntzak baliatu nahi badituzu, egokia da zuretzat.
|
Zenbatekoa |
Tasazio balioaren %80 arte |
|
Epea |
40 urte artekoa |
|
Hasierako interes tasa (5 urte) |
%3.50* |
|
Interes tasa, berrikustean |
Euriborra + 1,20 p.p. Hortik aurrera* |
|
Irekiera komisioa |
%0,75 (gutx. 900,00 €)* |
* Epearen eta loturaren arabera
2011ko urtarrilaren 1etik aurrera erositako etxebizitzen kasuan, zerga-ordaintzaile bakoitzaren errenta aitorpenaren zerga oinarria hartzen da aintzat kenkari hau aplikatu ahal izateko edo ez. Zerga oinarrietan hiru tarte desberdin daude:
- PFEZaren zerga oinarria urteko 17.707,20 eurokoa edo txikiagoa bada, oinarri kenkari maximoa 9.040 eurokoa izango da urtean.
- PFEZaren zerga oinarria urteko 17.707,20 eta 24.107,20 euro artekoa bada, oinarri kenkari maximoa 9.040 eurokoa izango da urtean ken eragiketa honen emaitza: zerga oinarriaren eta urteko 17.707,20 euroren arteko kendura bider 1,4125.
- PFEZaren zerga oinarria urteko 24.107,20 eurokoa baino handiagoa bada, ezin izango da aplikatu kenkaria ohiko etxebizitzagatik.
* Zerga informazio hau orientagarria da Estatuko araudiaren arabera. Beraz, kontsultatu gure aholkulariekin zure kasu partikularra.





