Cívica Débito
Cívica Débito txartelak kutxazain automatikoetan dirua ateratzeko eta eskudirurik behar izan gabe edozein produktu erosteko aukera ematen dizu, arin, eroso eta erraz.
- Cívica Débito txartelak EMV teknologia berria du. PIN kodea edo zenbaki sekretua markatu besterik ez duzu egin beharko, txartelaren bidez ordaindu nahi duzun bakoitzean.
- Berehalako deskontuak saltokietan. Sartu www.privilegioseuro6000.com webgunean eta eman izena!
- Txartelari lotutako doako aseguruak: laguntza bidaietan, istripu pertsonaletan, iruzurrezko erabileran eta bortxazko lapurretetan kutxazainetan.
Cívica Débito txartelak teknologia berri bat du; hain zuzen, EMV Txip teknologia izena duena. Teknologia horrek seguruago egoteko aukera ematen dizu, txartelaren bidez ordaindu nahi duzun bakoitzean PIN kodea edo zenbaki sekretua markatu beharko baituzu.
Mastercard/Euro 6000 txartel honen bidez, eskudirua erabiltzen ariko bazina bezala egin ditzakezu erosketak establezimendu komertzialetan, telefonoz edo Internetez.
Eskudirua atera ahal izango duzu Banca Cívicaren edozein kutxazainetan, Banca Cívica taldeko erakundeenetan, EURO 6000, 4B sare nazionaletako kutxazainetan eta nazioarteko kutxazainen sareetako kutxazain gehienetan.
Gainera, erabiltzea nahikoa da zuk zozketetan parte hartu ahal izateko eta deskontu nabarmenak gozatzeko ere, Privilegios Euro 6000 programaren sustapenei eta eskaintzei esker.
Cívica Débito txartelarekin eragiketa hauek egin ahal izango dituzu:
- Saltokietan ordaindu.
- Ikuskizunetarako sarrerak erosi, telefonoz edo Internetez.
- Eskudirua atera bulegoetan.
Eragiketak kutxazainetan:
- Eskudirua atera.
- Eskudirua sartu (eskudirua / taloiak).
- Saldoak eta txostenak eskatu.
- Sakelako telefonoak kargatu.
- Txanpon txartelak kargatu.
Eta aseguru hauek gozatuko dituzu:
- Istripu asegurua. Kontsultatu aseguruaren baldintzak (69Kb)
- Bidaiako laguntza asegurua. Kontsultatu aseguruaren baldintzak (99Kb).
- Iruzurrezko erabileraren asegurua eta bortxazko lapurreta kutxazain automatikoetan, frankiziarik gabe (estaldura lehen eurotik hasita).
Jaulkitze kuota: doakoa.
Urteko kuota: 15 €.
Banca Cívican, zure txartelaren urteko kuota doakoa da, 3.000 euroko erosketak egiten badituzu urtean, guztira. Ez baduzu txartela erabiltzen 12 hilabetean, sei hilabetean behingo mantentze kuota 3 eurokoa izango da.
Txartelaren kopia egitea (bezeroak txartela galdu, hautsi edo hondatzen badu), txartelaren bigarren aldaketatik aurrera: 3 euro.
Eta komisio hauek... zertarako erabiltzen dira?
Banca Cívican, komisioek sortzen duten etekinaren 100 eurotik 30 gizarte ekintzarako erabiltzen dira. Bezeroek aukeratzen dute gizarte ekintza hori “Zuk aukeratzen duzu: zuk erabakitzen duzu” ekimenaren bidez.
Kutxazainetan ateratzeko muga: 900 € egunean.
Saltokietan ordaintzeko muga: 3.000 € egunean.
Komisioak eskudirua ateratzeagatik:
|
Eragiketa egiten den sarea |
Komisioa |
Oharrak |
|---|---|---|
|
Sare propioa |
Doakoa |
|
|
Euro 6000 |
Eragiketaren %1: gutxienez, 1,20 € |
|
|
Beste sare batzuk |
Eragiketaren %4: gutxienez, 2,40 € |
Sare nazionalak eta nazioartekoak |
Komisioak saldoa eta mugimenduak kontsultatzeagatik:
|
Eragiketa egiten den sarea |
Komisioa |
|---|---|
|
Banca Cívica |
Doakoa |
|
Beste sare batzuk |
0,50 € |
Gehiago ikusi Txartelak
-
Visa Cívica txartelaren bidez kreditua izango duzu erosteko, eskudirua lortzeko aukera edo kutxazain automatikoetan hainbat eragiketa egin ahal izango duzu.





