Visa Cívica

Visa Cívica txartelaren bidez kreditua izango duzu erosteko, eskudirua lortzeko aukera edo kutxazain automatikoetan hainbat eragiketa egin ahal izango duzu.

Product Image
Banca Cívica Banca Cívica
Gustatuko zaizu
  • Visa Cívica txartelak EMV teknologia berria du. PIN kodea edo zenbaki sekretua markatu besterik ez duzu egin beharko, txartelaren bidez ordaindu nahi duzun bakoitzean.
  • Berehalako deskontuak saltokietan. Sartu www.privilegioseuro6000.com webgunean eta eman izena!
Abantailak: 
  • Zure premietara hobekien egokitzen den ordainketa modua aukeratzea, dela hilean kopuru finko bat, dela ordaintzeko dagoen zorraren portzentaje bat, edozein unetan alda daitekeena.
  • Txartelari lotutako doako aseguruak: laguntza bidaietan, istripu pertsonaletan, iruzurrezko erabileran eta bortxazko lapurretetan kutxazainetan.


Visa Cívica txartelaren bidez kreditua izango duzu erosteko, eskudirua lortzeko aukera edo kutxazain automatikoetan hainbat eragiketa egin ahal izango duzu.

Zor duzun kredituaren %100aren amortizazioak eta dendetan egindako ordainketek ez dute, ez interesik, ez eta komisiorik ere.

Txartelaren kredituaren gainean eragiten du eta bere zor metatua likidatzen da hurrengo hilabetearen 1. egunean, aurretik aukeratu duzun amortizazio formularen arabera.

Visa Cívica txartelarekin eragiketa hauek egin ahal izango dituzu:

  • Saltokietan ordaindu.
  • Ikuskizunetarako sarrerak erosi, telefonoz edo Internetez.
  • Eskudirua atera bulegoetan.

Eragiketak kutxazainetan:

  • Eskudirua atera.
  • Eskudirua sartu (eskudirua / taloiak).
  • Saldoak eta txostenak eskatu.
  • Sakelako telefonoak kargatu.
  • Txanpon txartelak kargatu.

Eta aseguru hauek gozatuko dituzu:


Jaulkitze kuota: doakoa.
Urteko kuota: 24
Banca Cívican, zure txartelaren urteko kuota doakoa da, 3.000 euroko erosketak egiten badituzu urtean, guztira. Ez baduzu txartela erabiltzen 12 hilabetean, sei hilabetean behingo mantentze kuota 3 eurokoa izango da.
Txartelaren kopia egitea (bezeroak txartela galdu, hautsi edo hondatzen badu), txartelaren bigarren aldaketatik aurrera: 3 euro.

Eta komisio hauek... zertarako erabiltzen dira
Banca Cívican, komisioek sortzen duten etekinaren 100 eurotik 30 gizarte ekintzarako erabiltzen dira. Bezeroek aukeratzen dute gizarte ekintza hori “Zuk aukeratzen duzu: zuk erabakitzen duzu” ekimenaren bidez.
Kutxazainetan ateratzeko muga: 900 € egunean.
Saltokietan ordaintzeko muga: txartelean erabilgarri dagoena.

Komisioak eskudirua ateratzeagatik:

Eragiketa egiten den sarea

Komisioa

Banca Cívica

%2, gutxienez, 3 €

Euro 6000

%2, gutxienez, 3 €

Beste sare batzuk

%4, gutxienez, 4 €

Komisioak saldoa eta mugimenduak kontsultatzeagatik:

Eragiketa egiten den sarea

Komisioa

Banca Cívica

Doakoa

Beste sare batzuk

0,50 €


Gehiago ikusi Txartelak

  • Cívica Débito txartelak kutxazain automatikoetan dirua ateratzeko eta eskudirurik behar izan gabe edozein produktu erosteko aukera ematen dizu, arin, eroso eta erraz.