CívicaNet banku elektronikoa

Banca Cívicaren banku elektronikoa, CívicaNet, urrutiko bankuko zerbitzua da, bankuko eragiketak edozein unetan eta edozein tokitatik egiteko aukera ematen duena.

CívicaNet banku elektronikoa
Banca Cívica Banca Cívica
Gustatuko zaizu
  • Erabilia izateko aukera osoa: eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.
  • Segurtasuna bermatzen du Verisign etxeak, Interneteko segurtasunaz arduratzen den mundu osoko etxe garrantzitsuenetako batek.
  • Pribatutasuna eta isilpekotasuna, kode pertsonalei esker.
Abantailak: 
  • Erosotasuna eta malgutasuna eragiketak egiteko.
  • Bulego batera joan behar izan gabe.
  • Sartu Internetik, telefono finkotik edo sakelakotik.


Banca Cívicak zure eskura jarritako zerbitzua da CívicaNet banku elektronikoa, zure kontuen gaineko informazioa eta kudeaketa errazteko edozein lekutatik eta edozein ordutan, bulegoraino joan behar izan gabe. Nahikoa da Interneten konexioa izatea.
CívicaNet bidez, bulego erosoa, erabilgarria eta erabilerraza duzu zure esku. Beraz, Banca Cívican sar zaitezke, eguneko 24 orduetan eta urteak dituen 365 egunetan.  
Internetetik, telefono finkotik, sakelakotik edo ordenagailu pertsonal batetik sartu ahal izango zara CívicaNeten.

Bide horietako edozeinetatik zure kontuen egoera eta mugimenduak kontsultatu ahal izango dituzu, ordainketak egin, transferentziak eta eragiketak horiekin, Banca Cívicaren produktuen eta zerbitzuen gaineko informazioa jaso eta horiek kontratatu, finantza eragiketak agindu, aurreztekoak edo inbertitzekoak…  
Bai CívicaNeten sartzea –kode eta sinadura pertsonala erabilita–, bai emandako aginduak eta egindako eragiketak ere guztiz pribatuak eta seguruak izango dira.   


CívicaNeten sartzeko kode pertsonalak sekretuak eta isilpekoak dira. Zuk bakarrik jakingo duzu zein diren, eta hala izan beharko du beti. Gomendatzen dizugu inori ez esateko zein diren, eta ez idazteko inon, batez ere, inork ikusteko eta ezagutzeko moduan. Gogoan izan ezazu hori, kode horien bidez CívicaNeten egindako eragiketa guztiak zuk agindutakotzat joko baitira.
CívicaNeten sartzeko, zeure burua identifikatzeko eskatuko dizugu hauen bidez:

  • Erabiltzaile kodea. Horren berri emango dizugu CívicaNeten alta ematen duzunean, eta bakarra eta errepikaezina izango da.
  • Sarrera kodea. Sistema informatikoak kode bat sortuko du, modu automatikoan eta aleatorioan, eta zuk CívicaNeten lehenbiziko aldiz sartzen zarenean aldatu egin beharko duzu, nahi duzuna jarrita. Hortik aurrera, zuk baizik ez duzu jakingo zein den eta, hortaz, zu izango zara horren erabileraren erantzule bakarra. Dena den, komenigarri iruditzen zaizun guztietan aldatu ahal izango duzu.

Gainera, CívicaNeten egin behar duzun eragiketaren arabera, segurtasuneko kode gehigarri bat edo bi eskatuko dizkizugu:

  1. Sinadura kodea. Eragiketa jakin batzuk egiteko edo berresteko eskatuko zaizu, besteak beste, fondoak erabiltzeko edo horien transferentziak egiteko, kontratuak formalizatzeko…  
  2. Segurtasun kode berezia. Segurtasun arrazoiak direla-eta, sistemak eskatu ahal izango dizu kode gehigarri bat, eragiketa zehatz batzuk egin aurretik, horien segurtasuna indartzeko.

Arreta izan ezazu sarrera eta sinadura kodeak idaztean, zure segurtasunarengatik, bi alditan baino gehiagotan ezin izango baituzu huts egin. Hirugarren aldiz idazten bada gaizki, sistemak ulertuko du beste norbait ari dela zure ordez aritu nahian eta, hortaz, automatikoki blokeatu egingo da.


Uneren batean uste baduzu CívicaNeten erabileraren isilpekotasuna arriskuan dagoela, sartzeko kodeak galdu egin direlako, lapurtu edo faltsutu egin dituztelako, edo horiei eragiten dien beste edozein arrazoirengatik, jakinarazi egin beharko diguzu lehenbailehen.
Gainera, ahalik eta azkarrena egin beharko duzu, jakinarazi bitartean Banca Cívicak ezin izango baitu hartu kode horien ardura, ez eta horien bidez egindako eragiketena ere. Nolanahi ere, edozein unetan baliogabetu ahal izango dituzu CívicaNeterako sarbidearen funtzioak, eta horretarako, harremanetan jarriko zara Banca Cívicarekin.

Era berean, zure segurtasunarengatik, Banca Cívicak konpromisoa hartzen du sarbidea paralizatzeko edo ordaintzeko aginduak, transferentziak egitekoak edo beste eragiketa batzuk ez gauzatzeko, zalantza arrazoizkoak baditu agindu horiek eman dituenaren nortasunaren gainean. Zurekin harremanetan jarriko da berehala, zerbitzua berriro abiatu baino lehen.


Gehiago ikusi Banku elektronikoa