Pribatutasuna

AURRETIAZKOA
Segregazio prozesu baten bidez –apirilaren 3ko 3/2009 Legearen, Merkataritzako Sozietateen Egiturazko Aldaketei buruzkoaren, 71. artikuluan aurreikusita dagoen bereizketa mota–, sozietate onuradunaren ondorengotza unibertsala gertatu da bereizitako ondareetan, eta bereizitako ondare horri lotutako eskubide, akzio, betebehar, erantzukizun eta karga guztietan subrogatu da. Horri jarraikiz, eta segregazioko dagokion agiria izenpetu ondotik, Caja de Burgosek, CajaCanariasek, Nafarroako Kutxak eta Cajasolek, Banca Cívica, S.A. erakundera eskualdatu dituzte –sozietate onuraduna baita–, zentzurik zabalenean hartuta, beren finantza negozioa osatzen duten ondare elementu nagusi eta osagarri guztiak. Horrenbestez, Banca Cívica da aipatu diren kutxen ondorengoa, haien finantza negoziotik datozen eta hura osatzen duten eskubideei eta betebeharrei dagokienez.

WEBGUNEAREN HELBURUA
Banca Cívicaren webgune honen funtsezko eginkizuna da eskaintzen ditugun produktuen eta zerbitzuen gaineko informazioa ematea gure bezeroei, bai eta sarearen bidez eta ingurune seguru batean transakzioak egitea erraztea ere, baldin eta, azken kasu horretan, kontratatutako baldintzetan egiten badira.
Webgunean dagoen informazioa azken eguneratze egunean indarrean dagoena da, eta Banca Cívicak edozein unetan eguneratzeko, aldatzeko edo kentzeko eskubidea du, bai eta bertan sartzea aldi baterako edo behin betiko eragoztekoa ere. Alde horretatik ez du inolako erantzukizunik hartu beharrik, ezta informazioa ez badago eguneratuta ere.

ESKUBIDE BABESTUAK
Webgunean, edukia, diseinu grafikoa, izen komertzialak, markak, logotipoak, produktuak eta kodeak Banca Cívicaren titulartasunekoak dira, eta, horrenbestez, debekatuta dago horiek guztiak banatzea, erreproduzitzea, bestelakotzea, kopiatzea, erabiltzea edo merkaturatzea, baita iturriak aipatuta ere, baldin eta Banca Cívicaren berariazko baimena ez badu hori egiten duenak. Lehenago adierazitakoaren kontrako jokaera izanez gero, urratutzat hartu ahal izango dira jabetza intelektualaren eta marken legeak, publizitate eskubideak eta beste arautze batzuk.

WEBGUNEAREN ERABILERA ETA ERANTZUKIZUNA
Banca Cívicak ez du bere gain hartuko hauen erantzukizuna:

  • Webguneko edukien erabilera txarra edo okerra. Izan ere, horietara sartzen den edo horiek erabiltzen dituen pertsonari egokituko zaio esklusiboki erantzukizun hori.
  • Webgunean dauden datuetan eta dokumentuetan uneren batean gerta daitezkeen omisioak, zehazgabetasunak edo okerrak, ez eta horiek erabiltzeagatik izan daitezkeen ondorioak ere.
  • Erakunde honek eman ez duen informazioa, nahiz eta web orri hauetan ageri diren loturen bidez lortutakoa izan. Hartara, aipatutako informazio hori eskuratzeagatik edo erabiltzeagatik sor daitekeen kalte edo galera bakar bati ere ez dio erantzungo Banca Cívicak. Hain zuzen, loturen funtzioa da adieraztea landutako gaiari buruzko beste informazio iturri batzuk badirela.
  • Interneteko sarearen bidez erabiltzaileen artean egiten den informazio trukea, konektatuta dagoen bitartean hardwareetan gerta daitezkeen arazo teknikoak ez eta Banca Cívicaren kontrolpean ez dauden eta legez kanpokoak diren sartzeak edo intromisioak egiteagatik beste batzuek eragin ditzaketen kalteak ere. Bereziki kanpoan geldituko da sarean birus informatikoak egoteagatiko erantzukizun oro, webgune honetara konektatzeagatik erabiltzailearen ordenagailura sar daitezkeenak.
  • Eguneratuta ez dauden nabigatzaileen bertsioak erabiltzeagatik edo horiek gaizki dabiltzalako sor daitezkeen segurtasun erroreak edo/eta kalteak.
  • Inprimatuta dauden dokumentuen bertsioaren eta webgunean argitaratuta daudenen bertsio elektronikoaren artean sor litezkeen desadostasunak.

TRANSAKZIO EKONOMIKOAK
Webgune honen bidez transakzio ekonomikoak egiteko aukera mugatuta dago; zehazki, aldez aurretik banku elektronikoko zerbitzuan alta eman duten edo kasu bakoitzean ezartzen den kontratua izenpetu duten pertsonek baino ez dute izango aukera, aurretik egokiak diren dokumentuak formalizatuta eta helburu horretarako ezarritako baldintzak beteta.

BURTSAKO INFORMAZIOA
Banca Cívicak burtsako atal bat edo balore merkatuari, erreferentziazko interes tasei edo burtsako indizeei buruzko informazioa duen atal bat sartzen badu, datu horien zehaztasuna soil-soilik egotzi ahal izango zaio ematen dituen agentziari, sozietateari edo erakundeari (informazioaren ondoan identifikatuta egongo da), eta adierazitako datarekiko lekukotasunezko balioa besterik ez dute izango.
Banca Cívicak ez du aldatzen, manipulatzen edo itxuraldatzen burtsaren arloan merkatu desberdinek emandako datuen edukia. Izan ere, merkatuek emandako indizeen eta osagaien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen titularrak merkatuak berak dira.

DATUAK BABESTEA ETA INFORMAZIO GIZARTEAREN ZERBITZUAK

  • Informazio Gizartearen Zerbitzuak

Banca Cívica, S.A. erakundeak (hemendik aurrera Banca Cívica), informazio gizartearen zerbitzuak ematen dituen aldetik eta Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren Legean (hemendik aurrera LSSI-CE), 10. artikuluan, ezarritakoarekin bat, jakinarazi behar die zerbitzuaren hartzaileei eta eskumenak dituzten organoei datu korporatiboak dohainik, zuzenean eta modu iraunkorrean eskura izateko beharrezkoa den informazioa. Hain zuzen, hau da informazio hori:
BANCA CÍVICA, S.A. ERAKUNDEAREN DATUAK
Banca Cívica, S.A. Sevillako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 77. folioan, Sozietateen 5.357. liburukian, SE-89.209 orrian. Era berean, Espainiako Bankuen eta Bankarien Erregistroan inskribatuta dago Banca Cívica, S.A., 0490 erregistro zenbakiarekin.
Identifikatzeko datu nagusiak hauek ditu:

Web atarian zenbait zerbitzu emateko, datu pertsonalak eskatuko dira eta formulario bat jarriko da eskura. Formulario horretan, zerbitzua eman ahal izateko ezinbestekoak eta funtsezkoak diren datuak jakinaraziko dira, eta, hartara, datu horiek ez badira idazten Banca Cívicak uko egingo dio eskatutako zerbitzua emateari. Horrez gain, erabiltzaileak bere gain hartu beharko du formularioetan idatzitako datuak legezkoak, zuzenak eta egiazkoak izatearen erantzukizuna.
Nabigazioaren erabiltzaileak edo hartzaileak onartzen du Banca Cívicarekin egin beharreko komunikazioak esklusiboki elektronikoak izatea, legezko eskakizunengatik komunikazio horiek inprimatuta dauden dokumentuetan berretsi behar diren kasuan izan ezik.

  • Merkataritzako komunikazioak eta kanpainak

Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legean, uztailaren 11koan, eta Informazioaren Gizartea Bultzatzeko Neurrien 56/2007 Legean, abenduaren 28koan, ezarrita dagoenaren arabera (bigarrenak lehenbizikoa aldatzen du), www.bancacivica.es, webgunearen erabiltzaileei edo hartzaileei jakinarazi behar zaie ez dela merkataritzako komunikaziorik edo publizitaterik bidaliko posta elektronikoz edo komunikazio elektronikoko beste bide batzuetatik haiek aurretik eskatzen edo baimenik ematen ez badute.
Erabiltzaileak edo hartzaileak adierazi ahal izango du ez duela nahi eta aurka egin ahal izango dio Banca Cívicak datuak tratatzeari, merkataritzako komunikazioak eta kanpainak egiteko helburuarekin eta elektronikoki egindakoak. Edozein unetan egin ahal izango du aurka-egite hori eta horretarako mezu elektronikoa bidali beharko du Bezeroaren Arretarako Zerbitzura, web orri honen bidez: http://www.bancacivica.es/eu/bezeroaren-arretarako-zerbitzua/datuak-babe...

  •  Datu pertsonalak babestea

Banca Cívicak ez du gordeko, ez web helbidean, ez eta Bancacivica.es ataria osatzen duten gainerako web orrietan ere, erabiltzailearen nortasunari erreferentzia egiten dion datu bakar bat ere, Banca Cívicak erabiltzailearen eskaera bati erantzuteko helburu hutsarekin formularioren bat bete eta bidaltzen bada izan ezik.
Banca Cívica taldeak merkaturatutako zerbitzuei eta produktuei buruz eskatutako informazioaren komunikazio eraginkorrerako erabiltzaileei datu pertsonalak eskatzen badizkie Banca Cívicak, nahitaez idatzi beharreko eremuak dituen formulario baten bidez egingo du, eta erabiltzaileak baimen librea eta zalantzarik gabea emango du, aurretik onartu beharko duen datuen babeserako klausula onartuta.
Merkataritzako komunikazioen fitxategian sartuko dira datu horiek. Fitxategi horren titularra eta arduraduna Banca Cívica, S.A. da, eta merkaturatzen dituen produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea izango du helburu, bai bitarteko elektronikoen bidez, bai eta bitarteko fisikoen bidez ere.
Era berean, erabiltzaileek eta hartzaileek espresuki onartzen dute Banca Cívicak utzi ahal izatea haien datu pertsonalak Banca Cívica taldea eratzen duten erakundeei. Talde horren eraketa kontsultatu ahal da Banca Cívicaren www.bancacivica.es webgunean. Hain zuzen ere, finantzen, aseguruen, higiezinen eta kontsumo ondasunen arloan aritzen dira erakunde horiek.

Halaber, erabiltzaileek edo hartzaileek badakite eragiketak egiteko formularioetan eskatzen zaizkien datuak lortu nahi den helbururako ezinbestekoak eta egokiak direla eta horiek tratatzean isilpekotasuna bermatzen dugula. Dena den, edozein unetan gauzatu dezakete datu horiek eskura izateko, aldatzeko, baliogabetzeko edo horiei aurka egiteko eskubidea. Horretarako, Banca Cívicarekin komunikatzeko kanaletako zeinahi erabil dezakete: bulegoetara joan daitezke; komunikazio idatzia bidal dezakete posta arruntez fitxategiaren arduradunaren helbidera (Banca Cívica, S.A. – Bezeroaren Arretarako Zerbitzua, Plaza de San Franciscoko lehena, 41004 Sevilla); edo http://www.bancacivica.es/eu/bezeroaren-arretarako-zerbitzua/datuak-babe... web orriaren bidez.

APLIKA DAITEKEEN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA
Banca Cívicaren webgune honetan eta honekin konektatutako edo lotutako beste edozeinetan ageri diren edukiak, merkataritzako jarduerak, produktuak eta zerbitzuak Espainian bizi diren kontsumitzaileentzat dira. Beraz, Espainiako araudia da aplikatu beharrekoa eta Espainiako auzitegiak dira horien ondoriozko edozein afera ebazteko eskumena dutenak.

SEGURTASUNA
Banca Cívicaren eta bezeroen arteko komunikazioen isilpekotasun erabatekoa bermatu behar dugunez, informazioa transmititzeko eragiketa oro ingurune seguru baten bidez egingo da, SSL protokoloa erabilita (Secure Socket Layer), 128 bitetako algoritmoak erabiltzen dituen mekanismo baten bitartez. Kode publikoen eta pribatuen mekanismo baten bidez egiten da transmisio hori, merkatuan ahalmen handiena duten enkriptatze algoritmoak baliatuta, beste batzuek datu horien berri izan dezaten edo manipula ditzaten saihestuta. Era berean, bermatzen da bezeroak bere datuak Banca Cívicako zerbitzariari komunikatzen dizkiola, eta ez haren ordez aritu nahi duen beste bati. Segurtasun maila hori lortzeko erabili beharreko nabigatzaileak Netscape 3.0 edo goragoko bat edo Internet Explorer 3.0 edo goragoko bat izan behar du. Konexio seguru batean ari zarela ikusi eta egiaztatu ahal izango duzu zerbitzariaren helbideari begiratuta (URLari), “https” baitu hasieran (ohikoena da helbide baten hasieran “http” jartzea), eta bai leihoaren behealdean ageri den adierazleari begiratuta ere, hau da, giltza oso bat edo giltzarrapo itxi bat agertuko baitira.