Segurtasuna
Segurtasuna funtsezko elementua da Banca Cívicak Internet bidez eskaintzen dizun zerbitzurako. Hori dela-eta, zure datuak babestea oso garrantzitsua da guretzat.
Segurtasuna CívicaNet banku elektronikoan
Ezertaz kezkatu behar ez izateko, Verisign etxeak ematen duen Gune segurua ziurtagiria lortu du Banca Cívicak. Hain zuzen, Interneteko segurtasuna bermatzen duten ziurtagiri digitalak ematen dituen munduko enpresarik garrantzitsuenetako bat da Verisign..
Zure kontuekin eragiketak egin nahi badituzu gure webgunearen bitartez, www.civicanet.es helbidean lasai eta konfiantzaz ibili ahal izango zara, inork ezin izango baititu deskodetu zure datuak.
CívicaNet banku elektronikoan egiten diren eragiketa guztiak zerbitzari seguru baten bitartez egiten dira, SSL protokoloa erabilita (Secure Socket Layer), eta horrek bermatzen du egindako eragiketa guztien segurtasuna eta isilpekotasuna.
CívicaNet banku elektronikoan eragiketak egin ahal izateko, soil-soilik zuk dakizkizun kode batzuk behar dira. Banca Cívicaren aurrean zure nortasuna egiaztatzeko modua edo bidea dira kode horiek, eta kode horiek erabiltzeak baliozkotasuna ematen die bideratzen dituzun aginduei.
Erabiltzaile identifikazioa
Erabiltzaile identifikazioa bakarra eta errepikaezina izango da, eta bankuak emango dizu.
Sarrera kodea
Sinadura kodearekin batera, sarrera kodea gutun-azal pertsonalizatu batean ematen dizu Banca Cívicak, kontratua formalizatzen duzunean. CívicaNet banku elektronikoan sartzeko, erabiltzaile identifikazioa eta sarrera kodea idatzi behar dituzu. Hortik aurrera, identifikatuta egongo zara eta kontuei buruzko kontsulta mota guztiak egin ahal izango dituzu.
Sinadura kodea
Zenbait eragiketaren segurtasuna indartzeko, sinadura kode bat ezarri da. Gure sistema informatikoak automatikoki sortu eta bidaltzen du, eta, beraz, gure langileek ere ez dakite zein den. Kode horren bidez, mota guztietako transakzio monetarioak edo fondoak mugitzea eskatzen duten beste eragiketa batzuk egin ahal izango dituzu.
Kode oker bat idatzita sartzen saiatzea nortasuna iruzurrez ordezkatzeko saio moduan har daiteke eta, hortaz, Banca Cívicak blokeatu egingo ditu kode horiek. Zure pribatutasuna bermatzeko, gogoan izan ezazu komenigarria dela hasieran eman zaizkizun kode horiek lehenbailehen aldatzea. Are gehiago, sisteman aurreneko aldiz sartzen zarenean egitea gomendatzen dizugu. Zure kontu geldituko da kode horiek gordetzea, aldatzea eta beste inori ez jakinaraztea.
Zein ezaugarrik bermatzen dute gure zerbitzaria segurua izatea?
1. Egiazkotasuna: zure datuak Banca Cívicako zerbitzariari komunikatzen ari zara, eta horretaz ziur zaude.
2. Isilpekotasuna: inork harrapatzen baditu datu horiek ezin izango ditu interpretatu, enkriptatuta bidaiatzen baitute..
3. Osotasuna: batere aldatu gabe iristen dira datuak Banca Cívicako zerbitzarira, osorik.
Zerbitzari seguruak SSL protokoloa erabiltzen du (Secure Socket Layer), eta, beraz, RSA izeneko sistema kodetu baten bidez datuak enkriptatu egiten ditu. Oinarrian kode publiko bat eta kode pribatu bat dituen kodetze bat da, eta horrek bidea ematen du Interneten bidaiatzen duten datuak soil-soilik zure nabigatzaileak eta zerbitzari seguruak deskodetu ahal izatea.
Ingurune seguru batean zabiltzala adieraziko dizu URLaren hasieran ‘https’ bat egoteak eta nabigatzailearen beheko aldean, eskuinean, giltzarrapo itxi bat edo giltza bat agertzeak.
Segurtasun gomendioak
Nahi dugu segurtasun neurri nahikoak hartuta ibiltzea Interneten, arazorik ez izateko moduan. Horretarako, oinarrizko gomendio batzuk eman nahi dizkizugu, Interneteko Erabiltzaileen Elkarteak emandakoak, hartara, zu zeu arduratu zaitezen segurtasun filtroak sortzeaz.
1. Gomendio nagusiak
Erabili zentzu komuna. Bizitza errealean inoiz egingo ez genituzkeen gauzak egiten ditugu zenbaitetan Interneten. Gustatzen ez zaizun zerbait edo zuzena iruditzen ez zaizun zerbait ikusten baduzu, ez isildu eta helarazi zure kexa.
Erabili beti programen azken bertsioa. Etengabe azaltzen dira segurtasun hutsuneak Interneten erabili ohi diren nabigatzaileetan eta programetan (posta elektronikokoak, txatean aritzekoak…). Erabilgarri dagoen azken bertsioa baliatu, aurrekoak baino seguruagoa izango baita, ziur asko.
Egun, birusen %75 baino gehiago Internet bidez zabaltzen dira, aplikazio desberdinetan. Gogoan izan behar duzu beti ordenagailuan eta zure sarean duzun informazio guztia galtzea eragin dezakeela birus batek, eta, gainera, gerta daitekeela ezagunei pasatzea (informazioa trukatzeagatik), ohartu gabe.
2. Nabigatzeari dagozkionak
Sarean nabigatzeko erabiltzen duzun ordenagailuaren ateak itxi. Windows 9x duen ordenagailua bada, arrotzek edo hacker-ek sartzea lor dezakete, fitxategiak edo inprimagailuak partekatzeko konfiguratuta badago. Eta, are gehiago, nahiz eta ez egon sare batean, zure ordenagailuaren konfigurazioak aukera eman dezake fitxategiak partekatzeko… eta hacker-ak sartzeko!
Windows 9x sistema eragilean fitxategiak eta inprimagailuak partekatzeko funtzioa desaktibatzeko, pauso hauek eman behar dituzu: Hasi-->Ezarpena-->Kontrol panela hautatu; klik bikoitza egin Sarea ikonoan eta Ezarpenaren hegala hautatu; sakatu Fitxategiak eta inprimagailuak partekatu eta ziurta ezazu elkarrizketa koadroan bi lauki hauek desaktibatuta daudela, Onartu beste erabiltzaile batzuk nire fitxategietan sartu ahal izatea eta Onartu beste erabiltzaile batzuek nire inprimagailuetan inprimatzea.
Ez eman datu pertsonalik, ez bada beharrezkoa. Sarritan, sarean gabiltzanean, hainbat datu pertsonal eskatzen dituzten formularioak ikusten ditugu. Behar duzun zerbitzurako garrantzitsu jotzen dituzunak besterik ez eman; ez gainerakoak. Nahitaezkoak badira eskaera horretan aurrera egin ahal izateko, erabili gezurrezko datuak.
Pribatutasunari buruzko politiken jakinaren gainean egon behar duzu. Datu pertsonalak eskatzen dizkizuten webguneei eta bai bisitatu ohi dituzunei ere exijitu jakinarazteko zein datu hartzen dituzten nabigatzen duzunean eta zertarako behar dituzten. Beraz, ez baduzu informazio hori aurkitzen, ez zaitez fida.
3. Posta elektronikoari dagozkionak
Kodetu eta sinatu mezuak. Ez baduzu nahi edonork irakurtzea zure mezuak, baina zure nortasuna gorde nahi baduzu, kodetu eta sinatu mezuak. Hartara, hartzaileak ziur jakingo du zuk beste inork ez dituela irakurtzen mezuak, eta zuk beste inork ez dizkiola bidaltzen.
Sinatuta dauden mezuak baino ez badituzu onartzen baliozkotzat, ez diozu inori aukerarik emango beste baten nortasuna ordezkatzeko (spoofing) eta zu engainatzeko.
Erabili posta kontu desberdinak. Erabili kontu espezifiko batzuk berri taldeetan izapidetza egiteko, webguneetan jartzeko… Hartara, laneko posta elektronikoak ez du gainezka egingo nahi ez dituzun mezu komertzialengatik eta nahi duzunean kontu horiek bertan behera utzi ahal izango dituzu, beste jarduera batzuei kalte egin gabe. Ez badituzu kontu desberdinak erabili nahi, erabili sekuentzia bat zure helbide elektronikoaren barnean publiko egiten duzun bakoitzean webgune, foro… batean. Adibidez: QUITALASMAYUSCULAS@aui.es.
Erabili ezkutuko kopia mezuak bidaltzeko. Mezu baten kopiak bidaltzen badizkiozu pertsona gehiagori, helbideen zerrenda BCC edo CCO atalean jarri behar duzu (Blank Copy edo ezkutuko kopia), eta ez CC atalean (Carbon Copy), baldin eta ez baduzu espresuki nahi hartzaileek jakitea nori bidali diozun kopia. Horrela jokatuz gero, hartzaileek ez dute izango helbideen zerrenda eta ezin izango dute erabili behar ez bezala.
Eskatu ez diren mezuak: Spam publizitatea. Ez gelditu sor eta gor, eskatu ez dituzun mezuak jasotzen badituzu. Guztioi eragiten digun arazoa da, eta denbora, diru eta baliabide asko galarazten digu.
4. Interneten erosteari buruzkoak
Soil-soilik seguruak diren zerbitzariak erabili behar dituzu erosteko (hasieran https://... dutenak), eta inoiz ez duzu eman behar isilpeko informazioa Internet bidez, inolako babesik gabe, bereziki finantza datuei dagokienez.
Erosi duzun produktua jaso ahal izateko behar-beharrezkoa den informazioa baino gehiago ez eman inoiz.
Ez bidali zure kreditu txartelaren zenbakia posta elektronikoaren bidez.
Egiaztatu errutinaz bisitatzen dituzun webgune seguruen ziurtagiriak.
Erreklamatu kontsumitzaile gisa dituzun eskubideak; besteak beste, eskatu informazio zehatza eta argia prezioei buruz, bidaltzeko moduari eta kostu gehigarriari buruzkoa, eta bermeak eta itzuli ahal izateak dituen baldintzei buruzkoa.
Bilatu saltokiaren pribatutasun politikari buruzko orria edo atala, zure informazio pribatuarekin zer egiten den jakiteko, bai zuzenean biltzen denarekin, formularioak betetzean, bai nabigatzen ari zarela, zeharka, lortzen denarekin ere. Ez baduzu aurkitzen, exijitu egin behar duzu.
Ez ordaindu eskudirutan, ez txeke bidez, ez eta zor txartelaren bidez; hobe da kreditu txartela erabiltzea. Jeneralean uste dena baino seguruagoa da eta arazo gutxiago eragingo dizu erositakoa emateko erregulartasunak gertatzen badira edo txartelarekin iruzurra gertatzen bada.
Merkatariarekin liskarrak erabakitzeko baldintzak kontsultatu ahal dizkiguzu. Jeneralean, ordainketa bideen finantza erakundeak transakzioaren dirua itzuliko dizu, kreditu txartela erabili baduzu ordaintzeko eta erosi eta hurrengo hiru hilabeteen barnean egiten baduzu erreklamazioa.





